
Eguneko zentroa GSR Markina
CONTACTO: 946 16 62 21 | res.markina@gsr.coop
1657ko liburu batek Elizari atxikitako San Roke egoitzari buruz hitz egiten du. Lehenengo estatutuak 1891. urtekoak dira eta “Hermandad del Santo Hospital de San Roque” aipatzen dute. Orduan Carmen de Uhagonek, Markinako Uhagon familia ezagun eta diruduneko kideak, dohaintza handia egin zuen oraingo egoitza nagusia eraikitzeko. Hori dela-eta, ermandadea haren jabetzan ezarri zen.
Egungo San Roke egoitzan eskola bat ere egon zen, hala nola sendagilearen kontsultategia, Markinako adineko pertsona autonomoentzako egoitza gisa funtzionatzen zuen bitartean.
2004. urtean, eraikuntza berriko obrak egin ziren eta gero eraikin zaharra birgaitu zen. Hala, lekuaren edukiera zabaldu eta eguneko zentroa ireki zen. Obrak hasi aurretik, 2003an, GSR hasi zen San Roke egoitza kudeatzen.
Zentroak egoiliarrentzako 40 toki dauzka eta 12 eguneko zentrokoak, leku nahikoa Markinako beharrak asetzeko.
Taldeak zerbitzu bietan egiten du lan eta 30 langilek osatzen dute.
Informazio gehiago nahi?
Argazki eta bideoak







