Etxez etxeko laguntza GSR Zegama

GSR. S.Coop.-ek 2004tik kudeatzen du Zegaman balio anitzeko zentroa. Eguneko zentroa, tutoretzapeko Etxebizitza eta etxeko laguntza eskaintzen ditu.

Etxeko laguntza izan ezik, zerbitzua mankomunatua da eta Zegamako, Zeraingo, Mutiloko eta Segurako pertsonak artatzen ditu.

Eguneko Zentroak 10 leku eskaintzen ditu, horietako 8 kontzertatuak dira. Zentroak astelehenetik ostiralera zabaltzen dizkie ateak, 10:00etatik 18:00etara, mendekotasuna eta mendekotasun handia duten pertsonei. Egokitutako garraioa du eta zerbitzua zentroaren ordutegitik kanpo eskaintzen da.

Zegamako Erretiratuaren Etxe ondoan dago, baita anbulatorioaren alboan ere, eta horrek asko laguntzen du zenbait zerbitzu emateko orduan, esaterako, sendagilearen eta erizainaren arreta.

Etxeko laguntza jasotzeko, Zegaman erroldatuta egon behar da. Oinarrizko gizarte zerbitzuek balorazioa eta izapidetzea egin ondoren, GSRk hartzailearen ingurune sozialaren balorazioa egiten du, hura artatuko duen langilearen profila definitzeko, prestakuntza-behar anitzak egon baitatezke.

Arreta pertsonala, laguntza teknikoen erabilera,estimulazioa, garbiketa, medikazioaren kudeaktea…

Tutoretzapeko Etxebizitzek autonomiadun pertsonentzako lau toki dituzte. Eguneko Zentroa bezala Zegamako Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik izapidetzen  eta koordinatzen dira. Zerbitzuan trebaturiko langileak ere aritzen dira, etxeko garbiketan, medikazioaren kudeaketan eta elikaduran laguntzeko. Etxebizitzak catering-zerbitzua dauka otorduetarako.

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top