Hirugarren adinekoen egoitza GSR Busturia

HARREMANETARAKO: 946 87 00 03 | res.arrotegi@gsr.coop

GSR Arrotegi egoitza Busturialdeko leku pribilegiatu batean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean, hondartzetatik eta paduretatik gertu.

Egoitza landarez eta belardiz inguratuta dagoenez, erabiltzaileek eta senideek oinezko ibilbideak egin ditzakete inguruan, lorategiek eta berdeguneek ia 13.000 m2 hartzen baitituzte. Oso ondo zainduta dago ingurua, bertan ibiltzeko prestatua; hau da, ingurune pribilegiatua da gure egoiliarrak gustura bizi daitezen, naturaz gozatuz.

GSR Arrotegi egoitza hainbat eraikinek osatzen dute; lotura galerien bidez eraikita eta elkartuta daude. Eraikinak handitzeko eta berritzeko lanak beharrak sortu ahala egin dira: espazio beharrak, araudi berrietara, behar sozial berrietara eta ingurune aldakorrera egokitzea…

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top