Hirugarren adinekoen egoitza GSR Urduliz

HARREMANETARAKO: 946 76 63 71 | res.urduliz@gsr.coop

Santa Mariñe Egoitza Urdulizen dago, ingurune berde eta lasai batean, Santa Mariñeko Hermita Haitzaren babesean, Urduliz Hipika Klubaren eta etorkizuneko Uribecosta Ospitalearen ondoan.

Urdulizko hiriguneko metro-geltokitik 100 metrora dago, eta autobus-zerbitzu bat du gertu. Garraio publikoko irisgarritasuna bermatuta dago

Eraikin berria da, paisaian integratua, eta, batez ere, beheko solairuan dago, 11.000 m2 baino gehiagoko lursailean, terraza eta lorategi zabalekin. Banakako 29 logela eta 16 gela bikoitz ditu. Logela bakoitzak bainugela, banakako armairua, ohe artikulatu elektrikoak eta, gehienbat, terrazarako irteera eta lorategia ditu. Logelek telebista, telefonoa, alarma kontrainzendioa, megafonia, zentralera deitzeko sakagailuak (logelan zein komunean) eta logelako argia dituzte.

Komunak gurpil-aulkian mugitzeko prestatuta daude eta dutxa termostatikoa dute.

Barruko korridoreetan, aretoetan eta altzarien dekoratuaren ondoan dauden geletan zehar gailentzen den argitasun naturala dela eta, barruko espazio guztia atsedenleku bero eta erosoa da gure adinekoentzat.

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top